XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

20.1.- MATERIAREN TEORIA ATOMIKOA.

Demokrito,filosofo grekoak unibertso guztia atomoz osaturik zegoela esan zuen.

Atomoa zera da: materia zatiezinaren zati txikiena.

Aristotelesek, Demokritoren ideiak XVI. menderarte atzera bota zituen.

=xLx=. mendearen hasieran, konbinazio kimikoen legeetan oinarrituz, Daltonek teoria bat proposatu zuen, hots, Teoria Atomiko Molekularra.

Hona hemen teoria honen printzipioak: - materia guztiak partikula zatiezin eta oso txikiz (atomoz, alegia) osaturik daude.

- erreakzio kimikoetan sar daitekeen zatirik txikiena atomoa da.

- elementu edo materia sinple bakoitzaren atomoak berdinak dira elkarren artean, eta beste elementuen atomoetatik desberdinak. substantzia konposatuen molekulak atomo desberdinez osaturik daude. - molekula, substantzia baten propietateak mantentzen dituen parterik txikiena da.

Gaur egun, atomoa zatikorra dela jakin arren, Daltonen ideiak oro har onartu egiten dira.

20.2.- ATOMOAREN EGITURA.

=xLx=.mendeko bigarren erdialdean, atomoak beste partikula txikiago batzuz osatuta zeudela demostratu zen.

Atomoak osatzen dituzten partikula hauek zatiezinak kontsideratzen dira eta oinarrizko partikulak esaten zaie.

Elektroiak, protoiak eta neutroiak dira garrantzitsuenak.

Oinarrizko partikulak deskubritu ondoren, horrelako arazo batzu agertu ziren: nola lekutzen dira atomoan bi elektrizitate-mota desberdinak (e- eta p+)? eta zenbat partikulek osatzen dute atomo bakoitza?.

Lehenengo arazoa Rutherford-ek konpondu zuen eta bigarren Mosseley-ek.

Baina 1904 urtean, protoiak eta neutroiak deskubritu baino lehenago, J.G. Thomson-ek atomoen egitura azaldu nahi izan zuen lehenengo proposamena eman zuen.

Eredu hau oso intuitiboa zen: atomoa esferikoa zen, karga positiboa uniformeki hedatua izanik eta neutralizazioa lortzeko, elektroiak bertan sarturik egon behar zutela suposatuz.

A) Rutherford-en experimentua: Substantzia erradiaktiboak (Uranioa, Radioa......) a izpiak emititzen dituzte.

Izpi hauek karga positiboak dira eta abiadura handikoak.

Rutherford, Thomson-en ikaslea izan zen, eta bere maisuaren teoria konfirmatzen saiatu zen, a-partikulaz urrezko, xafla oso meheak bonbardeatuz.

a partikulak, urrezko xafla zeharkatu ondoren pantaila fluoreszente batetan jasotzen dira eta hau argitu egiten da a partikulak heltzen zaizkionean.

Erradioa / beruna / a izpiak / urrea.